Crédits
INTERPRÉTATION
Idoia
Interprète
COMPOSITION ET PAROLES
Idoia Asurmendi
Composition
Maria Oses
Paroles/Composition
Paroles
25. ARTIKULUA
Zeinen zaila den etxe bat sortzea
beste etxe guztiak hor daudenean,
aspaldi, betidanik;
lekurik ez, eraikitzeko zerotik hasten den ezer.
Nork ez du merezi aukera bat
lau hormaz harago doan etxe
batean bizitzeko;
sutondo baten epeltasun goxora itzultzeko.
Zalantzaren lurraldean
oinak elkarlotuta dantzatzera
kondenatu zituztenei.
Paperezko harresien eta
etengabeko guda baten menpe bizi direnei:
herri hau denona da,
zuek gu gara.
Ta ze zaila den etxe bat sortzea
beste etxe guztiak hor daudenean;
batzuentzat eraiki zen baina denontzat da lekua hemen,
babestu dezagun elkar.
Zalantzaren lurraldean
oinak elkarlotuta dantzatzera
kondenatu zituztenei.
Paperezko harresien eta
etengabeko guda baten menpe bizi direnei:
herri hau denona da,
zuek gu gara
Written by: Idoia Asurmendi, Idoia Asurmendi Garcia, Maria Oses, Maria Oses Saiz

