Lagu Serupa
Dari
PERFORMING ARTISTS
Bulego
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Tomas Lizarazu
Songwriter
PRODUCTION & ENGINEERING
Tomas Lizarazu Gonzalez
Producer
Eñaut Gaztañaga
Producer
Lirik
Ze kolorerekin
Ze jarreratan
Ze jostailurekin
Ze generotan
Sartu
Esan ziguten umeak ginenean
Ze itxurarekin
Ze kuadrillatan
Ze gorputzekin
Ze kaiolatan
Sartu behar garen
Esaten diguten denak
Entera daitezela
Hemen dena ez dela
Eskemek dioten bezala
Entera daitezela
Gu askeak izateko jaio garela
Beti zutik beti aurrera
Nortasuna eta jarrera
Nahi dugun bezala bizi dugu bizitza
Urdin, arrosa, zuri bat ere ez edo guztiak
Nor bere eran
Nor bere martxan
Nor bere gustukoarekin narrutan
Eta zer da zer da
Hazkura ematen dietena
Entera daitezela
Hemen dena ez dela
Eskemek dioten bezala
Entera daitezela
Gu askeak izateko jaio garela
Beti zutik beti aurrera
Nortasuna eta jarrera
Barruan dagoena da
Egiten gaituena
Ez galdu denbora
Ez begiratu ikusten denera
Barruan dagoena da
Egiten gaituena
Ez galdu denbora
Ez begiratu ikusten denera
Beti zutik beti aurrera
Nortasuna eta jarrera
Beti zutik beti aurrera
Hau da gure izaera
Writer(s): Tomas Lizarazu Gonzalez
Lyrics powered by www.musixmatch.com