Şarkı sözleri

Getaria daukagu sarri agurtua Bateko hondartza ta besteko portua Edari bat badute etxean sortua Azken urtetan indar galanta hartua Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Txakoliñak hartu du Elkanon postua Askorekin baitauka harreman estua Maite degu beraien doai berezkua Parrileko arraia ta txakolin freskua Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Mendi aldea dauka mahastiz jantzia Ta gaurko bodegetan zer elegantzia Beregan hurbiltzeko sortzen du "antzia" Ez da beti erreza neurriya hartzia Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Txakolina txotxetik tranposua, noski Seigarren tragurako kantu ta abesti Hanka sartu genuen zapata ta guzti Freskatzera juan ta barruraino busti Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Jendea festarako zegoen jarria Bakoitzak ase zuen bere egarria Urtean batekoa ez da mingarria Gora Getariya ta txakolin berria Txakoliña, txakoliña! Getariko erregina! Getariko erregina!
Writer(s): Angel Larraã‘aga Sudupe, Xabier Alberdi Alberdi Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out