制作
出演艺人
ØDEI
表演者
作曲和作词
Odei Barroso Gomila
词曲作者
歌词
Borobilak ditu ertzak, zuriak beltzak nerean behintzat
Zu konbentzitu nahian, ni konbentzituentzat
Tanta bat gehiago naiz eta kito!
Errekatik heldu naiz ez naiz hilko
Itsasora heldu naiz ez naiz ito
Meteorito bat naiz nerekiko
Erran bost nahi lituzkeen bati zer den lau
Argi bete gau aski bete nau
Sasi jakintsuen mundua da hau
Lehenago tabernan zeuden eta Twitterren gaur
Jakizu, ez dira bi abisu
Ez naiz zu ni ez zira ni zu
Zenbat mezu pizu, zenbat kexu izu
Arrazista zira baina ez dakizu
Ez naiz Larramendi eta ez naiz Sabino
Zuentzat Ortuzar eta Florentino
Lauak betan, hedatzen naiz lau haizetan
Ni bizi naiz gauaz eta Lauaxeta sinonimo
Ttikitan beti erne
Euskaldun berri eta etorkin baten seme
Bihurtu dut ene berme
Zortzi abizen nahibdituzu nik ez dut bat ere
Nik ez dut batere
Beraz noiz arte? erran
Kardiotik justu nabil eta ez dut korderik
Estu gorderik hitzik ez dut gorde nik
Ez dut nahi exik orderik, ezik hoberik
Ezin egin hobe nik
Joko huntan ez dut doblerik, exit hor dek hik
Entziklopedi hori etziko bedi
Ze dantza maiz
Arantza bat naiz ez dut merezi lorerik
Ta ados, erradazu kaos honetan zergatik naizen etxean arrotz
Lehen ahoz mintzo ziren segur ta orain buru makur datoz
Hau maite dut merke, hau maite kario
Mertzenario horiei adio!
Gugatik ez zuten eginen pario
Gaur nahi duzuna erran baina ez ez dugunik balio
Emaitzik ez, bidea baizik
Denborak erranen du zer ongi zer gaizki
Maite nituenak joan zaizkit
Oinak ditudan lurrekoa naiz ni
Ez badira egokiak ez ixo!
Ikusten ditut kopiak originalari so
Hi txo txintxo ibili baina ez ixilik
Hilik nago ez banaiz mintzo
Noiz arte?
Errazu
Noiztik zenbat eta noiz arte?
Zein arte izan behar den izateko parte?
Errazu
Noiztik zenbat eta noiz arte?
Neri utzi dizkidate leiho bat eta bi ate
Beraz noiz arte?
Errazu
Noiztik zenbat eta noiz arte?
Zein arte izan behar den izateko parte?
Errazu
Noiztik zenbat eta noiz arte?
Neri utzi dizkidate leiho bat eta bi ate
Written by: Odei Barroso Gomila

