Créditos
PERFORMING ARTISTS
Anari
Lead Vocals
Joaquín Pascual
Electric Guitar
Mikel Txopeitia
Drums
Xabier Olazabal
Electric Bass Guitar
COMPOSITION & LYRICS
Anari
Songwriter
PRODUCTION & ENGINEERING
Anari
Producer
Paco Loco
Producer
Joaquín Pascual
Producer
Letras
Tren batek
beste tren bat ezkutatu
dezakeela dio
emakume ahots batek.
Bat bakarra
balitz gaitzerdi,
erantzuten diozu zuk
inork entzun ez arren.
Bide erdian edo erdibidean,
denbora begi ertzetako
zimurretan barna.
Dekadentziaren sintoma
ugariak, ugariak eta gainera,
ageriak.
Ez, ez zara Vesna Vulovic,
baina zuk ere bildu dituzu
galantak bizi honetan.
Erori, jaiki eta aurrera segi,
estropezuak ere pausoak ziren finean.
Bigarren edo auskalogarren
aukeran bizi zarela
ondotxo dakizu.
Biziraun duzu onean,
biziraun duzu txarrean,
biziraun desastrean.
Ustekabeko bira dramatiko bat,
eta hara orain zer bihurtu zaren:
andre heldu bat
zoriontasunaren
erradikalizazio fasean.
Ez, ez zara Vesna Vulovic,
baina zuk ere bildu dituzu
galantak bizi honetan.
Erori, jaiki eta aurrera segi,
estropezuka ere egiten da bidea.
Gauza bat esango dizut,
pixka bat behartuz gero
beti enkajatzen du puzzleak
Eta memoria fikzioa denez,
asma ezazu bertsio on bat.
Noski, beti zeure alde.
Ez, ez zara Vesna Vulovic,
baina zuk ere bildu dituzu
galantak bizi honetan.
Erori, jaiki eta aurrera segi,
estropezuka bada ere,
honaino iritsi gara.
Ez, ez zara Vesna Vulovic,
baina zuk ere bildu dituzu
galantak bizi honetan.
Erori, jaiki eta aurrera segi,
hemendik atzera,
dena aurrera da.
Written by: Anari