Letras

Mutil zuzena, tipo normala, Gorputzez ez naiz, ez naiz meharra, Armarioa irekitzean Hasten da nire, nire marmarra, Praka pare bat pasatutxoa, Bestea kutre, kutre samarrra, Gure ama zen niri zer jantzi Seguru zuen, zuen bakarra, Jazteko ezer onik ez eta, Kalera irten, irten beharra! Jazteko ezer onik ez eta, Kalera irten, irten beharra! Alkondaratik fularretara Saltoka daukat, daukat begia, Batak itzali besteak erre Ohi dute nire, nire aurpegia, Nabarmentxoa, hotza motela, Iluna eta, eta argia, Izpilu oker traidore horrek Non dauka bere, bere egia? Alde batera neutroa nago Bestera sexi, sexiegia, Alde batera neutroa nago Bestera sexi, sexiegia. Konbinaketak egin nahi eta Sortzen zait loga, logaritmoa, Luzimenduko bizio honek Badauka bere, bere monoa, Hiru ispilu pitzatu ditut, Hau ez da oso, oso sanoa, Ingredienteak baditut baina, Falta zait nire, nire tonoa, Ideia gabe nago berriro Eta dendara, dendara noa, Ideia gabe nago berriro Eta dendara, dendara noa, Ideia gabe nago berriro Eta dendara, dendara noa, Ideia gabe nago berriro Eta dendara, dendara noa.
Writer(s): Brian Lee Streater Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out