Letra

Garaitza arkua, Fouquet's sakratua, Pariseko Notre-Dame eta sinboloak, Munduak bereizten dituzten aitzindegiak, Hauek bai garrantzitsuak Zulo bat egin zeroa betetzeko Zeroa hustu zuloa betetzeko Zuloa sakondu bankuak salbatzeko Eta dena hasi berriro Hitzak eta ekintzak eta kasik malkoak Haien mundu kondenatua salbatzeko Ezin konpondua eta konpon daitekeena, Zeini atentzioa? eta zeini mespretxua? Ezin konpondua eta konpon daitekeena, Zeini lehentasuna? nori lehentasuna? Erleak, txoriak, milioi bat espezie, Itsasoa malko hutsa bilaka daiteke, Milaka hizkuntza hiltzear lirateke Nola itzuliko dibertsitate? Antoine eta besteen eskuak eta begiak, Suizidatu diren langile hertsatuak, Mediterraneoan urperatuak, Errekuperatu ezinak Behin desagertua betiko galdua Itzaltzen den oro ez da berriz piztuko Ezin konpondua eta konpon daiteekena, Zeini atentzioa? eta zeini mespretxua? Ezin konpondua eta konpon daitekeena, Zeini lehentasuna? nori lehentasuna?
Writer(s): Jean Bidegain, Felix Rudiger Buff, Jurgi Equiza Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out