Video musical
Créditos
PERFORMING ARTISTS
Soa Taldea
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Soa Taldea
Composer
PRODUCTION & ENGINEERING
Axular Arizmendi
Producer
Letra
Asteburua berriz
Ostatuak gainezka
Gaua girotzen dabiltza
Ez bitar, mutil eta neska
Orduak aurrera doaz
Hasi da basapiztien festa
"Etorri niregana panpoxa" dio
Eta "Ez zaitez kezka"
"Ez, ez zaitez kezka"
Erantzunik gabeko begirada lizunak areagotzen
Zertan habil? Ez al haiz egoeraz jabetzen?
Hire jokabidearekin marra gorriak igarotzen
Aizak, motel! Hago geldirik! Etzak jarraitu
Hire lerde pozoitsuaz gainerakoak zipriztintzen!
Sorgin-ehizatik sorgin-haizera
Hauxe da gure zurrunbiloa!
Mugak doaz gehiegi lausotzen
Hire animali senak ez dik balazta ezagutzen
Infernua ez da amaitu
Oraindik ere, etxerako zortzi minutuak luze
Kale estuan, erdi hautsitako argia keinuka
Bakarrik dagoela uste duen itzalaren antzera
Bebarru ilunak, bazterrotan izerdi kiratsa
Isiltasunaren hotsa
Urrats dardartiak, taupadak bizi
Eta aizto-begiak, harrapakin gose!
Zertan habil? Ez al haiz ohartzen?
Hire jokabidearekin, marra gorri guztiak
Gainditzen
Aizak, motel! Etzak jarrai bide hortatik
Hire lerde pozoiak baikaitik besteok jo-puntuan jartzen!
Une honetan bertan, munduko hainbat txokotan ari dira antzekoak
Gertatzen
Ezin dugu jarraitu beste aldera begiratzen!
Ez! Ez!
Lyrics powered by www.musixmatch.com