Paroles

Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan nolabaitezko kate geldian unez uneko lerroan guztia present bihurtu arte nor izanaren erroan. Ez nau beldurtzen egunsentian arnas zuridun izotzak nun dirudien bizirik gabe natura zabal hilotzak eguzki eder joan guztian argia baitu bihotzak eta begien milla ernegai iraganaren oroitzak. Ez nau larritzen azken orduan arnasa galdu beharrak bide xumea hesituarren amildegiaren laarak, ardo berriak onduko ditu mahastietan aihen zarrak gure oraina arrazoiturik beste batzuren biarrak. Ez nau iluntzen baratzatikan azken loreak biltzeak muga guztien arrazoi billa arnas gabe ibiltzeak arratsaldeko argi betera zentzu denak umiltzeak amets betezko loa baitakar behin betirako hiltzeak.
Writer(s): Mikel Jon Laboa Mancisidor, Javier Lete Bergareche Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out