Lirik

Txupa jantzi ta kalera Ez dakit nora Ez zait inporta Zuen alboan banoa Udaberriko goiz honetan Haizea azalean Sentitzen da Errepidea gurea da Zapore eztanda bat gara Alde zaharrean behera Kaña bat eskuen artean Hau berotzen hasi da Portuan giroa gora doa Ertera artean Baimenik eskatu gabe Bizitzera goaz Badakigu zertan gabiltzan Gure kantua entzuten Tolesten dira arazoak Zuen alboan Zuen alboan Sabaiak hautsi ta aurrera Ausartak gure erara Hezurreraino sartzen da Bizipoza Kolore berezia gure begiek Dirdira mitiko bat somatzen da Zenbat bide elkarrekin urterik urte Denbora pasa harren alboan gaude Badakigu zertan gabiltzan Gure kantua entzuten Tolesten dira arazoak Zuen alboan Sabaiak hautsita aurrera Ausartak gure erara Hezurreraino sartzen da Bizipoza Barruraino sartzen den irribarre horietako bat zarete Neguko egunik hotzenean udara ekartzen duzue Sabaiak hautsita aurrera Ausartak gure erara Hezurreraino sartzen da Bizipoza Sabaiak hautsita aurrera
Writer(s): Itziar Beitia, Jon Larrañaga, Ruben Lizarralde, Tomas Lizarazu, Xabi Arrieta Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out