Video musicale

Video musicale

Crediti

PERFORMING ARTISTS
Bulego
Bulego
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Tomas Lizarazu
Tomas Lizarazu
Songwriter
PRODUCTION & ENGINEERING
Tomas Lizarazu
Tomas Lizarazu
Producer
Eñaut Gaztañaga
Eñaut Gaztañaga
Producer

Testi

Ordu bi eta erdiak.
Begiak itxita, baina esna.
Zutaz oroituz joan zaizkit azken orduak
Azken aldian
ezin zaitut burutik atera.
Utzi duzun hutsuneak dena betetzen du batzuetan.
Badirudi dena bihurritu dela ez zaudenetik.
Tarteka galduta sentitzen naiz eta ez dakit...
Nondik hasi
oreka bilatzen.
Nondik hasi
ez bazaude nirekin.
Nondik hasi
zauria sendatzen.
Nondik hasi
ez bazaude nirekin.
Galtzeko ezer ez balego bezala
abestu genion itsasoari.
Zerua sutan ikusi genuen
Ziburuko portutik.
Mundua bueltaka oraindik
eta ez diot topatzen zentzurik.
Zu ez bazaude
zu ez bazaude gurekin.
Badirudi dena bihurritu dela ez zaudenetik.
Tarteka galduta sentitzen naiz eta ez dakit...
Nondik hasi
oreka bilatzen.
Nondik hasi,
ez bazaude nirekin.
Nondik hasi
zauria sendatzen.
Nondik hasi
ez bazaude nirekin.
Dena emango nuke
Zurekin segundo erdi bat egoteagatik.
Dena emango nuke.
Nondik hasi
oreka bilatzen.
Nondik hasi
ez bazaude nirekin.
Nondik hasi
zauria sendatzen.
Nondik hasi
ez bazaude nirekin.
Written by: Tomas Lizarazu
instagramSharePathic_arrow_out

Loading...