album cover
Lisboa
album cover
Lisboa은(는) {albumName} 앨범에 수록된 곡으로 2021년 4월 9일일에 Sweet Bird S.L.에서 발매되었습니다.Al Día Siguiente
발매일2021년 4월 9일
라벨Sweet Bird S.L.
BPM136
멜로디에 강한 음악
어쿠스틱 악기 중심
발랑스
춤추기 좋은 음악
에너지

뮤직 비디오

뮤직 비디오

가사

Itsasoak ahaztua du zure izena
Gurea zen hondartza hartan
Olatuak ezabatuz zure irria
Orain ni naiz marea ta
Gorantz noa, gorantz noa...
Gomendatu zenizkidan filme horietan
Zu zinen protagonista
Baina ni naiz gidoilari obra honetan
Antzezlana bukatu da
Gorantz noa, gorantz noa
Gorantz noa, gorantz noa
Eta orain libre naiz haizea bezala, libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean?
Lisboako karriketan eguzki printzak
Ederra dago hiria
Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia
Galdu egin nintzen baina
Ni gorantz noa, gorantz noa
Gorantz noa, gorantz noa
Ta orain libre naiz haizea bezala, libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean?
Berdin dute nire malkoek
Berdin dute zure arrazoiek
Galaxiaren erdigune zara
Zulo beltz erraldoia
Eta ni (eta ni) kometak bezala ihesi noa
Ta orain libre naiz haizea bezala, libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean?
Itsasoak ahaztua du zure izena
Gurea zen hondartza hortan
Written by: Anne Lukin, Gorka Urbizu

Loading...