album cover
Uxoa
1,320
Pop
Uxoa은(는) {albumName} 앨범에 수록된 곡으로 2023년 2월 8일일에 Burutik에서 발매되었습니다.Uxoa - Single
album cover
발매일2023년 2월 8일
라벨Burutik
언어스페인어
멜로디에 강한 음악
어쿠스틱 악기 중심
발랑스
춤추기 좋은 음악
에너지
BPM139

뮤직 비디오

뮤직 비디오

가사

Usoa hegaka doa.
Heldu zen gailenera baina nabari du
haizea erortzerakoan.
Bortitzagoa da. Begiak itxi ditu.
Saiatu zen, ez zuen lortu ta_oraino ez da ohartu.
Barneraka dio: "zoruak maite zaitu,
zoruak maite zaitu".
Ostrukak ikasi du hegan.
Orduan ikusi du bertan
ez zarela izan inoiz hain urrun zorutik.
Zaren bezain txiki ikusi zaitu gertutik.
Hala ere zure hortan beti.
Ez duzu zeru hontan eki
hortara hurreratzen utziko inor ez.
Aukeran ez zenuke etsiko
hegaldi dena eta ez denari epaia emanez.
Zertan behar dut haizea kontran
hilko banaiz arrakastak jota?
Soa goratu hemen naizen hontan,
hemen naizen hontan,
ez banaiz amiltzekotan.
Erreferente izan zinen
trivial kutre baten galderen erantzuna baino lehen.
Dena ikusia duzu, baina
zenbat da memoria eginez bizi zarela?
Luza bekizun azken txanpa.
Historikoa izan dadin azken lana.
Azken zama.
Usoa hegaka doa.
Heldu zen gailenera baina nabari du
haizea. erortzerakoan.
Bortitzagoa da. Begiak itxi ditu.
Saiatu zen, ez zuen lortu ta oraino ez da ohartu.
Barneraka dio: "zoruak maite zaitu,
zoruak maite zaitu".
Zertan behar dut haizea kontran
hilko banaiz arrakastak jota?
Soa goratu hemen naizen hontan,
hemen naizen hontan...
Zertan behar dut haizea kontran
hilko banaiz arrakastak jota?
Soa goratu
ez banaiz amiltzekotan.
Written by: Burutik
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...