album cover
Intro
album cover
Intro은(는) {albumName} 앨범에 수록된 곡으로 2024년 11월 14일일에 Baga-Biga Musika Ideiak에서 발매되었습니다.DEABRUEN DOINUAK
2024년 11월 14일
라벨Baga-Biga Musika Ideiak
BPM
멜로디에 강한 음악
어쿠스틱 악기 중심
발랑스
춤추기 좋은 음악
에너지

가사

Aspaldi-aspaldi, Arkale inguruko herri xume batean, errementari bat bizi zen. Maltzurra omen zen, ankerra, zerura sartzeko giltza aspaldian galdua duten horietakoa. Herritarrek ezaguna zuten haren krudeltasuna eta, hala, urte luzeak zeramatzan kondaira ilunenen protagonista izaten. Batzuek zioten, gau beltzenetan, errementariaren atzaparren artean noizbait eroritakoen mamuen soinuak entzun zitezkeela basoko zuhaitzen artean. Beste batzuek, ordea, hots ikaragarri haiek deabruen doinuak zirela zioten, errementari gaiztoaren bila. Eta ez zebiltzan hain nahasirik…
Gaztainadian barrena, mailuak burdin goriaren kontra sortzen zuen garrasi lehorrak gidaturik, Zart izeneko deabrua zebilen. Infernutik bidali zuten, errementariaren arima ustela, nola edo hala, zegokion lekura eraman zezan. Noizbait topatu zuen sutegi zaharra deabruak, zuhaitz mardul eta sasi zorrotzen artean ezkutatuta. Hotsik egin gabe hurbildu zen Zart errementaria zegoen zokora. Lanean ari zen, hauspoari eraginez, txingarrak astinduz, sutan burdina gorituz…
Written by: Ertz, Toutz, Txuso, Xabylsen, arbe, kaene, uto
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...