Teledysk
Kredyty
PERFORMING ARTISTS
Soa Taldea
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Soa Taldea
Composer
PRODUCTION & ENGINEERING
Axular Arizmendi
Producer
Tekst Utworu
Behin eta berriz, eta behin eta berriz
Etengabeko irudi eta hizki larriz
Erakusten digute berrietan
Hil dituztela bi lagun Frantzian
"Odolustutako lurraldeen aberastasunez
Eraikitako herrialdeetan gertatuak
Besterik ez, (besterik ez)
Arreta guneetan"
Behin eta berriz, eta behin eta berriz
Zentzumenak piztuz eta zentzua itzaliz
Sarraskitutako herriak atsekabe-malkotan
Baina hori ez da azaltzen pantailetan
"Goseak jandako milaka haur
Ez dira albiste (ez...), atzo ez gaur
(ez dira albiste)"
Ezinegon eta gorrotoz, ozen
Salatu behar dugu
Agintariek oraindik ere elikatzen dutela
Odolaren hierarkia
Etorkizun duina ipar, etxea atzean utzi
Giza-trafikatzaileen atzaparretan jausi
Koltana, gaixotasun-izurrite, bortxa, miseria nagusi
Bizi-egarriz irten eta itsasoak irentsi
Ezinegon eta gorrotoz, ozen
Salatzen dugu
Agintariek oraindik ere elikatzen dutela
Odolaren hierarkia
Gurea bezala, hizkuntza zapaldua
Urteetan gutxietsi eta debekatua
Kolonoen esklabutzara behartua
Laborategi-arratoi izatea askoren patua
Jorrailaren 26 hartako Gernika... egunero!
Noraezean galduta... sutautsa... mortu... gorpu
Lyrics powered by www.musixmatch.com