album cover
Testigantza
album cover
Utwór Testigantza został wydany 23 listopada 2025 przez KOPLARAP jako część albumu Herri Berria
23 listopada 2025
WytwórniaKOPLARAP
JęzykEnglish
BPM82
Melodyjność
Akustyczność
Valence
Taneczność
Energia

Tekst Utworu

Buenos Airesen, abenduko gau batean,
erori nintzen koñak botila baten ostean,
egun hartan ikusi nun marjinazioa kaleetan,
benetan ezin da aske izan harroken artean.
 
Kanpotik aske, barrutik esklabo,
hermano, ese día no había dado en el clavo,
gau hartan ezin nuen asmatu normal ibiltzen,
barrutik ari bainitzen ni hiltzen.
 
Saiatuz nire hutsa alkoholez betetzen,
baina ezerk ez zidan tristura baretzen,
urte hartan nire bizitza galdu zen,
ezin bainuen nire ziegatik irten.
 
Argi faltsu asko ikusi nun gure ohituran,
eta bakardadea nire barneko naturan,
jende asko zegoen arren bihotz itota tristuran,
oso astuna da bizitzea mozorroaren itxuran.
Familia eta lagunak leialak izan ziren,
maitasunak ez baitu inoiz oporrik hartzen,
hala ere, ihes egiteko asmoz urrun joan nintzen,
baina Jainkoak nirekin jarraitu zuen.
 
Nire arimak negarrez sentitu zintuen nire ondoan,
zu bakarrik, Jesus, nirekin egon zinen nire alboan,
eta zurekin lagun ona izan ez banintzen ere,
zu beti leiala, horretaz ez det dudarik batere!
 
Urte hori amaitzean barkamena eskatu nizun,
nire esklabotzatik aske utzi ninduzun,
merezi gabe garbitu zun nire bihotza,
eta orain nire bihotza ez da hotza.
 
Jesus, ez nauzu inoiz abandonatu,
zure grazia ez didazu inoiz ukatu,
barkamena eskatuz, zenbat gau!
zure maitasunak beti basarkatzen nau.
 
Jesukristo asko maitatzen zaitut,
orain altu eta baxuekin jarraitzen zaitut,
baina ya bidezidorrik gabe ibiltzen,
Men, nire bizitza ez da hilkutxa baten amaitzen.
 
Lehen ta orain, heriotza ez duzu garaitu,
ezin izan zenuelako barkamenarekin amaitu,
Jesus ibili zen nirekin heriotzaren eskutan,
orain nik jarraitzen diot edozein lekutan.
 
Maitasuna iristen zen neure infernuraino.
ta Hitza iritsi da bihotzaren sakoneraino.
Jainkoa, zure berri ona atera behar det kanpora,
es la hora, daramat bihotzetik ahora.
Munduan normaltasuna ez da arrunta niretzat,
askotan hipokrezia zama handia denontzat,
Jesusek zapalkuntza ez du hartzen normaltzat,
beraz, nik ere ez det hartuko naturaltzat.
 
Jesus hil egin zinen nik barkamena izateko,
egunero irakasten didazu argian bizitzeko,
bizi berria aurkitu det zure berpizteagatik,
eskerrik asko nire kateak apurtzeagatik!
 
Bizitzan denetarik izan nun, ikaslea, langile, bidaiaria,
gaur senarra, aita ta rapero ibiltaria,
Jesusek nire ahoa bilakatu zuen bala,
hemen duzu Jauna zure zerbitzari apala.
 
Jesus, ez nauzu inoiz abandonatu,
zure grazia ez didazu inoiz ukatu,
barkamena eskatuz, zenbat gau!
zure maitasunak beti basarkatzen nau.
Written by: Daniel Brian Scott
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...