Letra

Ohianeko pagoak blai Aideratuz hiru elai. Ostadarraren nagiak dira Hirurak pausatu nahi. Larrosak dira gorriak Edo bestela xuriak. Hagitzez dira ederragoak Neskatilaren irriak. Maldan behera urratsa Betiko bidean latsa. Hodei ilunak gaua belzten du Udazkena ez da bedatsa. Usapalak ostantzean Huts bat badut bihotzean. Zatoz maitea gure etxera Dostatzera arratsean. Eder basoan haritza Haran aldean garitza. Fruitu antzera ontzen da hemen Gizasemeen bizitza. Sagar gorriak dilindan Damea dago ganbaran Maite laztanez hartzeko eta Elkartzeko ohantzean. Isiltasuna abailtzen da Luma galdu bat bezala Begiak uso, mingaina arana Zure bihotza ene aingura. Hurrun gauhontzak uluka Zakur deslaiak zaunkata. Mende oso bat iraganen dut Zure ondoan koblaka.
Writer(s): Mikel Jon Laboa Mancisidor, Jose Angel Sarrionandia Uribelarrea Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out