Letra

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, Hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera Atsedenik hartu gabe Atsedenik hartu gabe Lana egiñaz goaz aurrera Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude Gogorki loturik gaude Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia, Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, Jakintza eta argia Jakintza eta argia Bide ilunak nekez aurkitu Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia Hortan jokatuz bizia Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, Naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea. Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, Bertatikan irautea Bertatikan irautea Ezaren gudaz baietza sortuz, Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea Beti aurrera joatea Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona, Bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona. Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan Saia gaitezen ikusten Saia gaitezen ikusten Amets eroak bazterturikan, Sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen Bide on bat aukeratzen Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz Ibiltzen joanen direnak Ibiltzen joanen direnak Gertakizunen indar ta argiz Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak Egiztatuko dutenak Eta egia bilakaturik ametsaren antziduri Herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri; Guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu, Beren bizitzen edargai Beren bizitzen edargai Diru zakarrak bihotzik eztu, Lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain Haz ez dadin gizonen gain
Writer(s): Ramon Ortega Lazkano Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out