Слова

Kolore bizia, Arrazakeriaren kontra. Kolore guztiak, Faxismoaren kontra. Kolore bizia, Xenofobiaren kontra. Kolore guztiak, Faltsukeriaren kontra. Hauxe da arrazakeriaren kontra Manifestazioa zeren eta Lucreciari eskaini nahi izan nion Olerki xamur eta labur bat. Eta estatuaren Segurtasun indarren kontra Panfleto bat atera zitzaidan Politikari guztiak Faltsuak baitira. Kolore bizia, Arrazakeriaren kontra. Kolore guztiak, Faxismoaren kontra. Kolore bizia, Xenofobiaren kontra. Kolore guztiak, Faltsukeriaren kontra. Hainbeste kolore ikusi eta gero Inork erran zuen: kolore batua! Despistatu batek orduan benetton Jertsei bat erosi zuen benetan. Eta galdetzen badidazu Zein kolore nahiago dudan Badakizu nire erantzuna: Txanpona botatzea bezala balitz Iparra ala hegoa, Gerla kulturala. Anai-arrebak defendatuko ditugu Afro-euskaldunak garela, Ez ahaztu. Ali, mohamed, kepa, ismael Eta zimbaweko tribu guztiak, Mixeria erasotuko dugu. Kolore bizia, Arrazakeriaren kontra. Kolore guztiak, Faxismoaren kontra. Kolore bizia, Xenofobiaren kontra. Kolore guztiak, Faltsukeriaren kontra.
Writer(s): Fermin Muguruza Ugarte, Miguel Angel Campos Lopez, Inigo Muguruza Ugarte, Ignacio Arcarazo Barandiaran Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out