Lyrics

Edalontzia noraino Dago beteta, Nire esku ez dagoen Zozketa bat da. Soka gaineko Ibilaldi honetan, Begiratzen dut Biziki etorkizuna. Kanpoko eraginez Jositako bidean, Errenkan nabil zalantzaz Nora ezean. Noizko geratu ziren Nire ametsak Besteek esango dutenaren Esperoan? Behin eta berriz, Ausartu eta ezinik, Lotsatuta osorik, Ez dut jarraitzen aurrera. Margoturik Beldurrezko munduan, Sentitu naiz Bizitza osoan... Oraingo honetan! Nire jolasa da! Eta nire esku arauak! Aske bizitzea! Erabakia da! Atzo, gaur eta bihar! Han geratu dira! Ostopo guztiak! Kaiola erraldoietan! Atera irriak! Atera gogoak! Bizi gaitezen muga-mugan! So egin dut nire Barneko putzuan, Ikaratu nau Bat-batean sakonerak. Konturatu zuk ez nik Nahi genuela, Zergaitik ez nahi honen Mailu bat hartzera? Behin eta berriz, Ausartu eta ezinik, Lotsatuta osorik, Ez dut jarraitzen aurrera. Margoturik Beldurrezko munduan, Sentitu naiz Bizitza osoan... Oraingo honetan! Nire jolasa da! Eta nire esku arauak! Aske bizitzea! Erabakia da! Atzo, gaur eta bihar! Han geratu dira! Ostopo guztiak! Kaiola erraldoietan! Atera irriak! Atera gogoak! Bizi gaitezen muga-mugan! Eta ez, Ez dago irabazterik. Eta ez, Arriskatu gabe. Eta ez, Ez dago altxatzerik. Eta ez, Lurrera jauzi gabe. Eta ez, Ez dago irabazterik. Eta ez, Arriskatu gabe. Eta ez, Ez dago altxatzerik Lurrera jauzi gabe! Oraingo honetan! Nire jolasa da! Eta nire esku arauak! Aske bizitzea! Erabakia da! Atzo, gaur eta bihar! Han geratu dira! Oztopo guztiak! Kaiola erraldoietan! Atera irriak! Atera gogoak! Bizi gaitezen muga-mugan!
Writer(s): Florencio Díaz, Iñigo Echezarreta, Javier Lucas, Rubén Campinún, Rubén Terreros Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out