Lyrics

Amildegitik erortzear gaude Putzu beltzean guztiz ito arte Itsaso sakon hori ur gazirik gabe dago Olatu gabe, guztiz lehortuta ta isilpean "Háblame en cristiano" entzutean Zeharo berotzen gara Handik gutxira gure ahotan "Cristiano"-z da gehiengoa Euskaraldia, D Eredua "Euskal" Telebista ta ostiak Aitor zahar gizajoa Guztiz lotsatuta dago, gutaz Hitz egidak! Hire txakurrei bezala Hitz egidan! Haur txiki bati bezala Errespetuz edo errespeturik gabe Baina hitz egidak, hitz egidan! Euskararen alde ahoa bete dute Bozala jarri ziguten haiek barne Zein polita den aldizkarian Hipokresia asko begibistan Ikaslea jo eta ke euskaltegian Kalera irtetzean ostia aurpegian Ez lagunekin, ez fruterian Soilik animali ta ume artian! Aitor zahar gizajoa Guztiz lotsatuta dago, gutaz Hitz egidak! Hire txakurrei bezala Hitz egidan! Haur txiki bati bezala Errespetuz edo errespeturik gabe Baina hitz egidak, hitz egidan! Hitz egidak! Hitz egidan! Hitz egidak! Hitz egidan! Hitz egidak!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out