Music Video
Music Video
Credits
PERFORMING ARTISTS
Niña Coyote Eta Chico Tornado
Performer
Koldo Soret Berregi
Electric Guitar
Usua De la Fuente Arruabarrena
Percussion
COMPOSITION & LYRICS
Koldo Soret Berregi
Songwriter
Lyrics
Gailu ederrak
tiraderan ditut:
dildo, errebolber,
(e)ta eskuburdin.
Tarantula naiz
ataria zaintzen,
aise barrura
sar(tu) ez zaitezen.
Kilima mingotsa
zena, gero bortxa
Bazara jasateko gai?
Ez da erraza, ez da,
(baina) nola ez du mereziko,
gaurkoak biharko?
Harrapaturik
ontziaren popan,
urik lohienaz
bete dizut kopa:
Zapore garratza
dauka gure topak:
Ongi etorri,
ni naiz Europa!
Aukera bakarra
txarrantxa gainetik
jauzia egitea da
Hala(xe) izan da beti:
Ukendua saltzeko(tan),
duintasuna kendu
Zoria alde duzu,
ez kexatu, aizu:
tarantula portatu da.
Orain tentuz ibili,
arauak ikasi eta
popatik ez erori
Tarantula honek dantza
badezake, antza,
zure azalean barna,
oraindik bizirik
zaudelako ez ote da?
Bada, ez horregatik!
Written by: Koldo Soret Berregi


