Credits
COMPOSITION & LYRICS
Beñat Molina Uribe
Songwriter
Eñaut Kenzazpi Elorrieta
Songwriter
Gorka Berritxarrak Urbizu
Songwriter
Lyrics
Haizea bezala
Eskuen artetik
Ihes egiten duzu
Ta momentu baten
Galduta bakarrik
Hustuta uzten nauzu
Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan
Baina, badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean
Zure irribarra gogoan
Ezin ahaztu ta ezin ikutu
Zergaitik ez zauden nirekin
Ezin dut jasan, ezin dut ulertu
Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
Ta Lapatzako olatu bortitzetan
Ez zaitut, inola
Berriz galdu nahi laztana
Baina goizeko ilargia bezala
Nigandik urruntzen zara
(Ezagutzen, ezagutzen)
(Ezagutzen, ezagutzen)
(Ezagutzen, ezagutzen)
(Ezagutzen, ezagutzen)
Ezagutzen ez dudan herri batean
Bapatean, isilean bezala agertu naiz
Kafetegi barrura sartu, lekua hartu
Eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
Bikote bat muxuka mundua desafiatzen
Bizitza xurgatzen, muxuz-muxu maitasuna puzten
Ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
Telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz
Nahiz eta albistek
Berri guztiek, berri gehienek
Hortzak erakusten dioten zorionari
Zorion apurrai
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
Hiru palestinar zulora, Real Madrilen gola
Arma-tiro-pum, atxilotu lotuak edonun
Ta galdetzen dut zer ote den hau
Bizi ala iraun, bizi ala iraun?
Biziraun zu barik
Bizi ala iraun, bizi ala iraun?
Biziraun zu barik
Hoixe da dena, barkatu
Behin idatzi zenuen elaberri hura
Nire poemengatik
Trukatu nahi nuke
Jakiteko behingoz ni sufritzen
Ari nintzen bitartian
Zu zertan ari zinen
Zertan ari ote zinen?
Dirudizun bezain zoriontsu izan
Zaitezen opa dizut
(Dirudizun bezain, zoriontsu izan)
(Dirudizun bezain, zoriontsu izan)
(Dirudizun bezain, zoriontsu izan, zaitezen opa dizut)
Milaka arrazoi
Korrika hasi ta
Inoiz ez gelditzeko
Itxaropen hitzek
Ez dute balio
Zu berriz sentitzeko
Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan
Baina, badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean
Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
Ta Lapatzako olatu bortitzetan
Ez zaitut, inola
Berriz galdu nahi laztana
Baina goizeko ilargia bezala
Nigandik urruntzen zara
Hoixe da dena, barkatu
Written by: Beñat Molina Uribe, Eñaut Kenzazpi Elorrieta, Gorka Berritxarrak Urbizu