album cover
Eskertza
album cover
Eskertza was released on December 6, 2022 by Su Ta Gar as a part of the album Alarma
AlbumAlarma
December 6, 2022
LabelSu Ta Gar
BPM100
Melodicness
Acousticness
Valence
Danceability
Energy

Music Video

Music Video

Lyrics

Mediterraneoan sortua
Bizkaiko golkoan eroria
Gudari bihurturiko kapitain isil
Lore gorri sorta bat uretan
Gure memorian gera bedi
Enrique Moreno Plaza komandantea
Duela ia mende oso bat
Matxitxako parean jazo zen
Etsaiari so arrantzontzitik
Beldurrari iskin
Xumeak erraldoiari egin zion aurre
Epikoa
Bou Nabarra
Vickers kanoiei tinko sakatuz
Irrintzi bihurtua zelarik
Steyr metrailadoreen tarrapata
Herriaren zaindarien esku
Danbada haien oihartzun lausoa
Aditzen dugu oraindik labar artean
Heriotzari zuzen begira
Berunezkoa zen itsasoan
Ekaitz erdian, suzko hobia
Bi ontzitako
Hogeita hamalau gizonentzat
Lubakietara ilunabarra
Abailtzean
Lurralde osoan
Hasia zen
Gau luzea
Isiltasuna, itsasoa bare
Ambrosio, Meltxor, Pedro, Remigio
Gerardo, Miguel, Antonio eta
Beste guztiak
Iltzaturik gogoan
Isiltasuna, itsasoa bare
Restituto, Juan, Jose, Silvestre
Nemesio, Tomas, Modesto eta
Beste guztiak
Ukabila estutuz
Bihotzez, agur eta ohore!
Duela ia mende oso bat
Matxitxako parean jazo zen
Etsaiari so arrantzontzitik
Beldurrari iskin
Xumeak erraldoiari egin zion aurre
Epikoa
Bou Nabarra
Ikur, eredu
Hilezkorra
Bou Nabarra betiko!
Written by: Aitor Gorosabel Garai, Iker Rocandio
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...