Lyrics

Kantatzen hastera goaz Kantatzen hastera goaz Goierriko istoriak Batzuak gezurrak dira Besteak berriz egiak Besteak berriz egiak Goierriko istoriak Kantatzen hastera goaz Goierriko istoriak, herri txikien elkarlana Baserritar jatorritik kalekume bihurturik Baina lurrari atxikirik Nondik gatozen ulertu gabe Nora goaz? Gure aiton amonen kondairetan Elezahar ahaztuetan datza sorterriak Ataunen igarri da jentilen etorrera Beasainen Mari bueltan da Basoak suntsituta ikusteaz nazkatuta Beraien etxea babestera! Txindoki eta Aizkorri bailara honen zaindari Gure izaera bermatu dadin! Izana sustraiturik, ama-lurra aitzindari Goi-lurretan Goierri! Uau! Bazter hauek erein dute nigan Loratu den guztia Erroa eta geroa batzen dituen ildoa Lehen herritik harrira, orain harritik herrira Txindoki eta Aizkorri bailara honen zaindari Gure izaera bermatu dadin! Izana sustraiturik, ama-lurra aitzindari Goi-lurretan Goierri! Txindoki eta Aizkorri bailara honen zaindari Gure izaera bermatu dadin! Izana sustraiturik, ama-lurra aitzindari Goi-lurretan Goierri!
Writer(s): Azken Sustraiak Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out