Credits

PERFORMING ARTISTS
Puntu Takoma
Puntu Takoma
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Puntu Takoma
Puntu Takoma
Songwriter
Naxker
Naxker
Songwriter
PRODUCTION & ENGINEERING
Adrián Vallejo
Adrián Vallejo
Producer

Lyrics

Egun berri bat hasi da
ajea eta goragalearen binomioak salatu nau,
gaua maitale izan nuen
Baina Kris bueltatu da
urtean behineko lagun mina
Dublineko gozokiak
larunbat gozo bizia
Ohea berriz egin gabe
zorua kuleroz josia
galtzerdi bikirik gabe
kolonia usain bitxia
Etxetik atera ta ondoko aferan
auzo-laguna zain daukat
kaleko igogailuak,
monologo gogaikarriak
Noraezean nabil nire subkontzienteenean
non bukatu jakin gabe
Ez dut nootropikorik nahi
zaldiz itzuliko naiz
Tabernan geratuak gara
Hori al da Kris? Zer du aurpegian?
Azentu nazkagarria
Emaidank nire oparia
Entzunezko inposatua
eta arreta inprobisatua
Kriptotxapa, snobkeria
baina eskutan saria
Elefanteak dantzan daude
neoi argiek itsututa
Gaueko pertsonai bitxiak
Kolore-espektroa ninitan
Nahitaezko lurreratzerik
gabeko errealitatean
ez dut behar elefanterik
Ez zaitut behar bihotza
Noraezean nabil nire subkontzienteenean
non bukatu jakin gabe
Ez dut nootropikorik nahi
zaldiz itzuliko naiz
Noraezean nabil nire subkontzienteenean
non bukatu jakin gabe
Ez nazazue esnatu
nire kabuz itzuliko naiz
Norabiderik gabeko errepidean
abailan noa leran, denbora zain daukat
Ardurek inguratzen duten mundu honetan
prest nago noizbait desagertzeko bidean
Noraezean nabil nire subkontzienteenean
non bukatu jakin gabe
Ez dut nootropikorik nahi
zaldiz itzuliko naiz
Noraezean nabil nire subkontzienteenean
non bukatu jakin gabe
Ez nazazue esnatu
nire kabuz itzuliko naiz
Written by: Naxker, Puntu Takoma
instagramSharePathic_arrow_out

Loading...