album cover
Ama
album cover
Ama was released on September 1, 2024 by Oskarbi as a part of the album Hau Errepikaezina Izan Da
September 1, 2024
LabelOskarbi
BPM98
Melodicness
Acousticness
Valence
Danceability
Energy

Music Video

Music Video

Lyrics

Asteburuko ametsak buruan,
sentitu nintzen hilezkor
esku zarta artean.
Lasaitasuna neukan bularrean,
bere besarkadaren esperoan.
Euria barra-barra
kotxe barruan,
zirudien txaloen zarta.
Hesteetatik egin nuen hasperen
zigarroaren kea botatzean.
Telefonoaren hotsak,
aitaren ahotsak,
goibeldu zuen
nire bihotza.
Bizitzaren erdibidean
aurkitzen zinen,
ohatzean botata
mirariaren esperoan.
Medikuen laguntza,
etxekoen bultzada.
Egun horien zalantzak
ilundu dit fatxada.
Zure ezpainek ez zidaten
ezer esaten.
Begiak ziren hiztun
isiltasunaren logelan.
Ferekak ferekak dira
nahiz eta ez jabetu.
Halabeharrez,
laztanak laztanak dira.
Urki zaharrak bezala
ekaitza heltzean
baliteke tolestea
baina inoiz ez apurtzea.
Ez egin negar,
hemen zaude nirekin.
Zelaian etzan
bizitakoari buelta eman.
Written by: SKABIDEAN
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...