album cover
Agur Euzkadi
album cover
Agur Euzkadi was released on December 3, 2014 by TENPORA as a part of the album MUNDU BERRIA
December 3, 2014
LabelTENPORA
LanguageSpanish
BPM168
Melodicness
Acousticness
Valence
Danceability
Energy

Lyrics

Agur Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira!
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan baina etsaiak
kendu eutsoen bihotza.
Soin ederrera ixuri jakon
Maiatz bateko goiz hotza.
Gurutz deunari musu eginaz
alde egin eutson mundutik;
Kristoren gentza aho ganean
loratu jakon gaztetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat, zorion hutsa
opaldu eutson gogotik.
Euzkadi ona, zagoz betiko
Kristoren fede betean
holan zoruna bilauko dozu
hemen ezpada zeruan.
Heriotz deuna aurrean daukot
sinistu bada euzkoa;
Euzkadi aske izan daitean
zaindu Josuren legea.
Eder jatazan euzko basterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
heriotz honen itzala!
Gaztea nozu bizitz honetan
ta ez jatan palta gauzarik.
Jauna gogorra aldi honetan
ihes eitea lurretik!
Ez bedi egin neure oldea
Zeure nahia bai ostera.
Gogoa doa zeru argira
gorputza lur ilunera.
Written by: Antton Valverde, Lauaxeta
instagramSharePathic_arrow_out􀆄 copy􀐅􀋲

Loading...