album cover

Zuloa

130Pop2026
album cover
Zuloa was released on April 3, 2026 by Beatclap as a part of the album Bada Argia
ReleasedApril 3, 2026
LabelBeatclap
BPM72
Melodicness
Acousticness
Valence
Danceability
Energy

Music Video

Music Video

Lyrics

Maite nuen nola esaten zenuen nire izena
Hatzekin bizkarrean egin zenituen bideak
Esaidazu hori guztia, orain non da
Zure azken hitzak gelditu zaizkit ezpainetan
Egin zenizkidan azkeneko promesak
eta orain zu ahazteko beldur naiz
Nora joaten dira bizitako uneak?
Non geratzen da zurekin izan naizena?
Zu uzteko beldur naiz
Zure irudia lausotzeak izutzen nauela,
zure ahotsa ahantzi eta desagertzea
Zure usainak ihes egitean nola hartuko dut lo?
Zure erantzungailuan hustu nuen barrena
Zure keinuen hutsunea dut hainbatetan
Damu naiz galdutako segundu bakoitzaz
Nora joaten dira bizitako uneak?
Non geratzen da zurekin izan naizena?
Zu uzteko beldur naiz
Elkartuko ahal gara, ortzimugaren batean
Zure buruaren neurriko zuloa dut magalean,
zuria begietan, burdina sabelean
Saiatuko garela aurrera egiten zu utzi gabe atzean,
Nahi zenukeen bezala, bilduko dugu kemena
Bizi-bizirik barnean
Zaramatzat bularrean
Urrats bakoitzean dena
egin eta izan garena
Gazi-gozo erraietan
oroitzen zaitudanean
Zuloa dut bihotzean
Written by: Maria Mateo

Shazam Footer

Select language:
Google Play Store
Apple App Store
Chrome Web Store
Galaxy Store

Follow Us

Loading...