Music Video

Credits

PERFORMING ARTISTS
Imanol
Imanol
Lead Vocals
COMPOSITION & LYRICS
Imanol
Imanol
Songwriter
Xabier Amuriza
Xabier Amuriza
Songwriter

Lyrics

Mendian gora haritza, Ahuntzak aizean dabiltza, Itsasoaren arimak dakar ur gainean bitxa. Kantatu nahi dut bizitza, Usteltzen ez ba zait hitza, Mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banitza. Kantatu nahi dut bizitza, Usteltzen ez ba zait hitza, Mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banitza. Euskal Herriko tristura, Soineko beltzen joskura, Txori negartiz bete da eta Humorez ustu da. Hemaidazue freskura, Ura eskutik eskura, Izarren salda urdina edanda Bizi nahiz gustora. Hemaidazue freskura, Ura eskutik eskura, Izarren salda urdina edanda Bizi nahiz gustora. Euskal Herriko poeta, Kanpo santuko tronpeta, Hil kanpaiari tiraka eta hutsari kolpeka. Argitu ezak kopeta, Penak euretzat gordeta, Goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta! Argitu ezak kopeta, Penak euretzat gordeta, Goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta! Mundua ez da beti jai, Inoiz tristea ere bai, Baina ba dira mila motibo kantatzeko alai. Bestela datozen penai Ez diet surik bota nahi, Ni hiltzen naizen gauean beintzat eizue lo lasai, Bestela datozen penai ez diet surik bota nahi, Ni hiltzen naizen gauean beintzat eizue lo lasai.
Writer(s): Manuel Eusebio Larzabal Goã‘i, Xabier Amuriza Zarraonaindia Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out