Lyrics

Bide honen amaieran, berriro lur izatean Argi ta itzalen borroka betiko amaitzean aztertuz gure urratsak Ohartuko gara orain dugun guztiaz Garrasika elkarrekin sortu dugun batasunaz Akorde hauen atzean, elkar maitatu eta zaintzean Hilezkorrak gara Ta guzti hau zertarako?, galdetzen diguten oro Oroitzen naiz familia honetaz, bizi izan dugunaz malko zein barre artean Horregatik elkar tinko babesturik Garrasika orain gure artean ez daudenengatik Akorde hauen atzean, elkar maitatu eta zaintzean Hilezkorrak gara Gure aztarna uzten, barneko grina lantzen Gure bizi okerrei norabidea ematen Batera ahotsak urratzen sokak apurtu arte Bidelagun garenoi leial izaten
Writer(s): Azken Sustraiak Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out