音乐视频
音乐视频
制作
出演艺人
Guda Dantza
表演者
作曲和作词
Alain Beraza
词曲作者
Ander Basañez
词曲作者
Iker Maguregi
词曲作者
Jon Maguregi
词曲作者
Joseba Aparicio
词曲作者
Xabier Torralba
词曲作者
歌词
Tekno-menpekotasunaren sarean
harrapaturiko mundu baten esklabutza,
Orwell-en amesgaiztorik ilunena,
egi bilakaturiko distopia.
Ideien hileta,
streaming bitartez
emititua izango da eta
gure askatasuna
click baten bidez
eskuratu zuen deabruak.
Gizatasuna zendu da
hormigoizko zurrunbiloan,
tartean elektrizitateak
iraultza geldiarazi du,
adimena deuseztatuz
mendetasun gordina
atzamarraz ferekatuz.
Nortasuna galduta,
kopien kopiak baino ez gara,
erreplikanteen artean
hezitako automatak.
Inboluzio sasoia,
aurrerabide atzerakoia,
belaunaldi setiatua
giltzaperatua.
Arrapaladan eta ziztu bizian
piztutako suziriak,
eragin du gure garunetan
sortu den krisia,
herriarentzat anestesia
pentsamendua saldu zuen
eskaintza berezian.
Aske izan gaitezke
haien urrezko kaiolan,
kable bidez kateatuta
eta bitartean ezer ez
bazaigu axola
gureak egin du jada.
Written by: Alain Beraza, Ander Basañez, Iker Maguregi, Jon Maguregi, Joseba Aparicio, Xabier Torralba