歌词

Nork oroitzen du Inesa Gaxen? Nafarra eta Hendaiarra zen Lancreren sokaz torturatua Jazarria jazarririk bazen Inesa Gaxen Mintzo iluna ahoratzeaz Luzifer bera ohoratzeaz Isasontziak hondoratzeaz Salatu zuten herriko haurrek Inesa Gaxen Bordelen preso luzaz izan zen Logroñon berriz epaitu zuten Aitortu zezan tematzen ziren Eta aldiro dena ukatzen zuen Zakurrek zaunka, haizea ozen Zaldiak trostan bila zetozen Sugarretatik ihesi joan zen Kea bezala Inesa Gaxen Inesa Gaxen Hondarribia atzetik zuen Ez zen apaldu Inesa Gaxen Jaizkibeleko behelainoetan Behin betirako lurrundu zen Zakurrek zaunka, haizea ozen Zaldiak trostan bila zetozen Sugarretatik ihesi joan zen Kea bezala Inesa Gaxen Behin betirako lurrundu zen Inesa Gaxen Inesa Gaxen
Writer(s): Uxue Alberdi Estibaritz, Enaut Elorrieta Larrucea Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out