Lyrics

Ei, esan zerbait, erantzun bai Egon lasai Begiratu zer daukadan nik barnean Ez geratu azalean Ai, zenbat bidai, zenbat ezbai Beldurra etsai dugunean Beste lekuren batean egon nahi dut bat-batean Berandu da baina garaiz Zure begiak geroan, olatuen esperoan Berriz gertatzen ari da Heldu da udaberria udazkenaren erdian Gogoen errua da, moztea komeni da Baina eskutik helduta goaz amildegira Entzun nahi dudan hori esaten ez didazun bitartean Izango dugu beti estu korapiloa Etorri, nirekin etzan Hotzak dituzu eskuak, nik zure usaina azalean Eta noizbait esan zenidan: "Ez al da etengabea zure zalantzen marea?" Gogoen errua da, moztea komeni da Baina eskutik helduta goaz amildegira Entzun nahi dudan hori esaten ez didazun bitartean Izango dugu beti estu korapiloa Bilatu erantzunak bihotzen mugarrian Arauak eta beldurrak etxeko atarian Eta zure bularrean ezkutatu nahiko nuke burua Minik ez emateko ikusten ez dugunak Gogoen errua da, moztea komeni da Baina eskutik helduta goaz amildegira (...) Amildegira Goaz Amildegira Amildegira Goaz Amildegira
Writer(s): Cesar Beato Antoraz, Julen Idigoras Anitua, Olatz Salvador Zaldua, Sara Zozaya Apalategui, Ander Merino Etxebeste Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out