Lyrics

Hildako argia gaueko zeruan, Ez ogirik, ez esnerik hurrengo egunarentzat, Basotik etorritako oihu hotz guztiak, Bekatuz estaltzen dituzte geure arimak. Auzolanetan aritzen ez zena gurea, Berotzat hartu genun igandean azokan, Deabrua gure lurretan dugula dio, Bere emaztea desagertu zenetik. Hildako argia gaueko zeruan... Garbalearen ondoan eseriko gara, Emakumeek berri ikusten gaituztenean, Beldurraren usaina nabarituko dute, Atzoko maitasuna mespretsu bihurtzean. Hildako argia gaueko zeruan... Ibaia lehorra, sagarrak ustelak, Eguzkiloreak ilargiari begira, Ahazteko ezina eta gose itzala, Iztaren izaerarekin nahasten dira. Hildako argia gaueko zeruan... Jainkoak gorde dezala gezurraren ama, Ihes egiteko garaia heldu zaigunean, Madarikazioaren sua lurralde hontan zehar, Agurearen malkoak euri bakarra. Hildako argia gaueko zeruan...
Writer(s): Iã‘igo Garces Jimenez, Haritz Artola Aguirrezabal, Jose Maria Carlos Saez De Parayuelo, Jose Miguel Jaunarena Colmenero, Fermin Alonso Astondoa, Ander Diaz Oyaga, Xabier Lecumberri Lorente, Jesus Maria Guallar Arbeloa Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out