Lyrics

Gitarra astindu Eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan Behatzak bihurritu Ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat Eta min eman arte zure falta izan Ez da musa hoberik Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren Abesti pusketekin Bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien Energiaz berrekin Eta min eman arte zure falta izan Ez da musa hoberik Ikasitakoa desikasten ikasi Ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin "Irakurtzea da bestela idaztea" Paperak aitortzen dit "Kantatu besterik ez nuen egin nahi" Erantzuten diot nik Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun Loa kentzen didanari ekintzekin erantzun Lagunarteko uneak luzarazi Maitasuna egin maite dugunekin Carpe noctem! Eta min eman arte zure falta izan Ez da musa hoberik Bihotzen artean parkour egitean erori Baina beti zutik erori Gitarra laztandu barruan kanturik baduen...
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out