Lyrics

Kantu bat ala liburu bat Xuxurla bat edo haur baten ohiua Bi begiraden arteko talkatik Berriro sortu den mundua Eskurik esku lore bat, harri bat, mezu bat Jaso eta beste bati pasa Amaierarik ez duen muxu baten arnasa Beste behin itsasoa Beste behin kantu berri bat Beste behin lau teilatu Eta zu goruntz begira Haizea aurpegian Esku bat izarren bila Zure arnasa lepoan Bidea hasi dadila Zure eskuko azalean Irakurritakoan nire istoria Urrunetik entzuten den Aspaldiko amets baten melodia Desio bat, esperantza bat Milaka begi so eta zu euritan korrika Eta ilargiaren argitara entzuten da Beste behin itsasoa Beste behin kantu berri bat Beste behin lau teilatu Eta zu goruntz begira Haizea aurpegian Esku bat izarren bila Zure arnasa lepoan Bidea hasi dadila Esaidazu berriro gaur dena bil ondora Gure amets hura Kantu hau gorde dezala eguzkiak hartzen Dituen ortzi-mugak Berriro bat izateko Gau luze bat dator Sekretu bat daukazu Berriro indar bat dator, gure bila dator Besarkadatuko al nauzu? Beste behin itsasoa Beste behin kantu berri bat Beste behin lau teilatu Eta zu goruntz begira Haizea aurpegian Esku bat izarren bila Zure arnasa lepoan Bidea hasi dadila Beste behin itsasoa Beste behin kantu berri bat Beste behin lau teilatu Eta zu goruntz begira Haizea aurpegian Esku bat izarren bila Zure arnasa lepoan Bidea hasi dadila
Writer(s): Iñigo Echezarreta, Pello Reparaz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out