Lyrics

Zatoz bihurtzera lo ezinak nagi Mamuak izara ta hitzak haragi Tori zilbor laurden bat ia hilgoran Arrakala bat egin nahian denboran Barne zingira haran baso ordeka Jolastu nahi al duzu gorde-gordeka? Bi betazal akizu, desegonkor Min ematen badizu, ez egon hor Ez egon hor Zatoz gotorleku bat dut bizkarrean Doan da munduaren kontrakarrean Imaginatu zaitut arnas-kantuka Nire gorputz gain ean erdi katuka... Haztamuka jarraitu dut hatzaparka Inoiz baino ederrago zaude dardarka Gaur tristura darizu, desegonkor Min ematen badizu, ez egon hor Ez egon hor Zatoz utzi egunari gaua orbaintzen Ez dakit ziur lehen den edo orain zen Iluna hain laiotza izango zenik Heldu banizu eta heldu bazenit... Heldu banizu eta heldu bazenit... Beti horren zauri zu, desegonkor On egiten badizu, gelditu hor Gelditu hor...
Writer(s): Cesar Beato Antoraz, Pablo Novoa Cid, Olatz Salvador Zaldua, Ane Labaka Mayoz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out