Credits
PERFORMING ARTISTS
Soa Taldea
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Soa Taldea
Composer
PRODUCTION & ENGINEERING
Axular Arizmendi
Producer
Lyrics
Txikitatik esan zizuten
"txukun" jantzi eta elizara joatea zela onbidea
Suarekin ez jolastu eta txima horiek moztu
Esanekoa izan behar zinela
Sistema herdoildu honen mezu kutsakorrak ere
Etengabe zulatzen dizu burmuina
"Zergatik burua apurtu, eroso bizi bazaitezke?"
"Ikusi telebista
Telezaborra eta futbola
Beste guztiak ez du
Batere axola!"
Begiak ireki
Eta ohartzen zara
Zein beltz jarri diguten etorkizuna
Etnozidioa ez da eten
Gizartea lo goxoan hemen
Begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren
Soa!
Botere-hedabideen gezurrak
Zalantzan jartzen ez dituzten herritar txintxo-inozoak al gara?
Zapaltzaileari aurre egiten diona
Gaizkile
Oldartu ala koldartu norbere aukera
Oraindik, zoritxarrez, historia-kontakizuna
Arazoaren ondorioetatik hasten da
Nortasun-erosotasun trukea eten eta aurrera!
Eta azkenean ere iritsi zen eguna
Urte luzez ezkutatu zizuten egia bere osotasunean jakiteko unea
1937ko goiz ilun hartan jaso zuten etxean eskutitza
Beste herkide batzuekin batera hil zuten
Kartzelan
Birraitona
Begiak ireki
Eta ohartzen zara
Zein beltz jarri diguten etorkizuna
Etnozidioa ez da eten
Gizartea lo goxoan hemen
Begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren
Orain ulertzen duzu
Beldurrez jositako aho haiei zerien isiltasuna
Eta gau honetan suari so
Zeure buruari galdetzen diozu
Txikitatik jakingo bazenu zein izango ote zen zure aukera
Lyrics powered by www.musixmatch.com