Music Video

Featured In

Credits

PERFORMING ARTISTS
Soa Taldea
Soa Taldea
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Soa Taldea
Soa Taldea
Composer
PRODUCTION & ENGINEERING
Axular Arizmendi
Axular Arizmendi
Producer

Lyrics

Asteburua berriz Ostatuak gainezka Gaua girotzen dabiltza Ez bitar, mutil eta neska Orduak aurrera doaz Hasi da basapiztien festa "Etorri niregana panpoxa" dio Eta "Ez zaitez kezka" "Ez, ez zaitez kezka" Erantzunik gabeko begirada lizunak areagotzen Zertan habil? Ez al haiz egoeraz jabetzen? Hire jokabidearekin marra gorriak igarotzen Aizak, motel! Hago geldirik! Etzak jarraitu Hire lerde pozoitsuaz gainerakoak zipriztintzen! Sorgin-ehizatik sorgin-haizera Hauxe da gure zurrunbiloa! Mugak doaz gehiegi lausotzen Hire animali senak ez dik balazta ezagutzen Infernua ez da amaitu Oraindik ere, etxerako zortzi minutuak luze Kale estuan, erdi hautsitako argia keinuka Bakarrik dagoela uste duen itzalaren antzera Bebarru ilunak, bazterrotan izerdi kiratsa Isiltasunaren hotsa Urrats dardartiak, taupadak bizi Eta aizto-begiak, harrapakin gose! Zertan habil? Ez al haiz ohartzen? Hire jokabidearekin, marra gorri guztiak Gainditzen Aizak, motel! Etzak jarrai bide hortatik Hire lerde pozoiak baikaitik besteok jo-puntuan jartzen! Une honetan bertan, munduko hainbat txokotan ari dira antzekoak Gertatzen Ezin dugu jarraitu beste aldera begiratzen! Ez! Ez!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out