Music Video

Featured In

Credits

PERFORMING ARTISTS
Soa Taldea
Soa Taldea
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Soa Taldea
Soa Taldea
Composer
PRODUCTION & ENGINEERING
Axular Arizmendi
Axular Arizmendi
Producer

Lyrics

Txikitatik esan zizuten "txukun" jantzi eta elizara joatea zela onbidea Suarekin ez jolastu eta txima horiek moztu Esanekoa izan behar zinela Sistema herdoildu honen mezu kutsakorrak ere Etengabe zulatzen dizu burmuina "Zergatik burua apurtu, eroso bizi bazaitezke?" "Ikusi telebista Telezaborra eta futbola Beste guztiak ez du Batere axola!" Begiak ireki Eta ohartzen zara Zein beltz jarri diguten etorkizuna Etnozidioa ez da eten Gizartea lo goxoan hemen Begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren Soa! Botere-hedabideen gezurrak Zalantzan jartzen ez dituzten herritar txintxo-inozoak al gara? Zapaltzaileari aurre egiten diona Gaizkile Oldartu ala koldartu norbere aukera Oraindik, zoritxarrez, historia-kontakizuna Arazoaren ondorioetatik hasten da Nortasun-erosotasun trukea eten eta aurrera! Eta azkenean ere iritsi zen eguna Urte luzez ezkutatu zizuten egia bere osotasunean jakiteko unea 1937ko goiz ilun hartan jaso zuten etxean eskutitza Beste herkide batzuekin batera hil zuten Kartzelan Birraitona Begiak ireki Eta ohartzen zara Zein beltz jarri diguten etorkizuna Etnozidioa ez da eten Gizartea lo goxoan hemen Begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren Orain ulertzen duzu Beldurrez jositako aho haiei zerien isiltasuna Eta gau honetan suari so Zeure buruari galdetzen diozu Txikitatik jakingo bazenu zein izango ote zen zure aukera
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out