Crediti
PERFORMING ARTISTS
Botakantu
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Beñat Eyherabide
Songwriter
Testi
Euskaldun ikurrina, xuri gorri berde
Frantses ta espainolak, horri behar daude
Trestetzi handiena, ez dezaket gorde
Euskaldunak oro ez, dira horren alde
Xoratua so nago, ikurrina hori
Pentzea bezain berde, eta milesgarri
Elurra bezain garbi, eta berdin xuri
Ta euskaldun odola, den bezala gorri
Frantzian iragan dut, soldado denboran
Han xuria gorria ta, urdina zen gora
Euskalduna nintzela, zitzautan gogora
Ta bertzen ikurrinik, ezin dut adora
Orduan ohartu naiz, lehen egunean
Arrotz ikurrina bat, nuela gainean
Bandera behar badut, hile naizenean
Euskal ikurrina dut, nahi aintzinean
Written by: Beñat Eyherabide

