Crediti

PERFORMING ARTISTS
Botakantu
Botakantu
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Pier Paul Berzaitz
Pier Paul Berzaitz
Songwriter

Testi

Heltzen delarik Bazko bere tenorean
Harpe zilo barnetan, iraztorra berdeetan
Arroka ixiletan, erreka gordeetan
Irrintzin bat jeikitzen da gaüaren erdian
Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean
Herrian ba(ra)tü zaikü oihartzün ozena
Herraren altarean odolaren saria
Maitasünaren botza Ezpeldoiko hargian
Bereterretx, hire auhena herritarren gogoan
Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean
Eüskaldünak nahi dü izan libro etxean
Arbasoen lürretan besteen errespetüan
Damürik, mentez mente ebilirik galtzeetan
Atzo, egün den bezala, arranoen menpean
Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean
Jauna begira ezazü heben dügün bizia
Azkena galdü gabe Eüskaldün jentea
Bere mintzajearekin Herri bat zabala
Bereterretxen odoletik beikira gü ere
Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean
Bereterretxen odoletik beikira gü ere
Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean
Written by: Pier Paul Berzaitz
instagramSharePathic_arrow_out

Loading...