Music Video
Music Video
Credits
PERFORMING ARTISTS
SKABIDEAN
Performer
COMPOSITION & LYRICS
SKABIDEAN
Songwriter
Lyrics
Inork ez zidan iradoki ortzi-muga
materiala izan zitekeenik,
kartzelako egituran urrun izan dezakedala helmuga
eta zuri bidalitako gutunek ikusmiran jarri ahal didatela zerumuga.
Hilerria herri izan badaiteke
bihur gaitzala errautsak guztiok ke;
gatzak nire izana erre dezala
eta izana bihozkadetan berreskura.
Beti egonen naiz adikzioen erraien menpe
eta zu luzatzen dizkizudan mitxoleten mende.
Drogak zehaztu digu hitz-kopurua,
zein promesen kondena den itzulingurua.
Hasperenka saia naiteke ikusten
kemen goxorik ba al datorren burukora;
lurperatu dudanak ez du zertan loratu behar
haziak herio bihurtu diren eta hitzemateak beteko ez ditudan heinean.
Beti egonen naiz adikzioen erraien menpe
eta zu luzatzen dizkizudan mitxoleten mende.
Drogak zehaztu digu hitz-kopurua
zein promesen kondena den itzulingurua.
Written by: SKABIDEAN