歌词
Alkimia
ØDEI
Goizegi hiltzeko
Erran
Periferia bizirik
Eta itzaltzen direnean
Alkimia, Alkimia
ØDEI
Maite ditut maite egunak
Nere lagunekin ospakizunetan
Maite ditut nere lagunak
Ahazten ez nauten egunetan
Maitasuna lehenengo unetan
Lehen kanutoa frontoian
Lehen mozkorrak txosnagunetan
Eskola umetan
Atzoak biharamunetan
Maite ditut gure bazterrak xoko ederrak
Gaua heldu denean
Maite ditut zure izterrak
Forma naturala hartzen dutenean
Maite ditut okerrak zuzenean
Pentsamendu ankerrak barrenean
Ta maite ditut liderrak
Baina isiltzen direnean
Maite ditut manifak barrikadak
Gazteen harrikadak, hasi harrika ba
Hitza ebatsi zaionari geratzen zaion lekua karrika da
Liderrak ixilik erregeak zintzilik
Maite dut pasa den denbora
Maite dut erdigunea hankaz gora ta periferia bizirik
Maite dut pentsatzea bat dela eta
Ikustea direla bi
Esna egotea denak lo direlarik
Maite dut ziria zintzo eta garden
Hiria kanpo eta barren
Liliak ze usain dakarren
Maite familia ez hautatu arren
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut
Nik ere maite dut bizioa
Bizioak dakarren desioa
Desioen baitako pasioa
Ta pasioaren inperfekzioa
Maite dut zerua delarik laino
Iluna argia baino
Maite hezurrak haragiarekin
Ta haragia hezurretaraino
Maite dut lokartzea berant
Jeikitzea goizik ez dakit noiztik
Idaztea nere eran
Ta egitea hegan gauerditik goiti
Egia gordina ez gezur polita
Poliki egina ez presa jarrita
Estu lortua ez tita
Eskuz sortua ez makinen tinta
Besteentzat direnak arrotz
Nigana datoz eta ez adarra joz
Nahiago askoz
Eta ez lastoz bete diren hitzak ahoz
Nik maite ditut pertsona bitxiak
Beraien pena eta poz
Maite eztabaidak ta iritziak
Nahiz eta ez egon ados
Maite dut festa usaina
Plan perfektua ez dena bikaina
Askotan erdia batzutan bik aina
Askotan begia batzutan ezpaina
Zaharren jakintza dohaina
Gazteen hitza oraina
Askatasuna, bizitza
Ez baldintza ta ez baina
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik
Nik maite dut zinez maite nik
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut
Written by: Odei Barroso Gomila


